Gipuzkoa Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, bere laugarren edizioan. Beraz, 400 erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.
"hp"-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 1.000 Mb/s-koa izango da eta switch-en artekoa 20 Gigabit/s-koa.
Sarea astebetean antolatu behar da eta hiru egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.
Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Gipuzkoa Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.
Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.
Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Segunduko Gigabit bateko sinestezinezko sarbidea izango dugu.