Gipuzkoa Encounter-a Tolosako Usabal Kiroldegian ospatuko da Martxoaren 19etik, (ostirala), 21ra, (igandea) bitartean. Partya 19eko 10:00etan hasiko da eta 21ko 19:00tan bukatuko da.
Akreditazioa 18an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 21an (igandea) 18:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Osteguna 18 | 16:00 | 22:00 |
---|---|---|
Ostirala 10 | 09:00 | 22:00 |
Larunbata 20 | 10:00 | 22:00 |
Igandea 21 | 10:00 | 18:00 |
Partyan lo egin ahal izango da 18ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.
Dakizuenez, eta aurreko ediziotan bezala, partyplace-an lo egitea posible izango da. Hala eta guztiz ere, aurten toki arazoak izango ditugu, eta hori dela eta, ahalik eta toki gutxien erabil dezazuen eskatzea beharrean ikusten dugu gure burua:
- Lo egiteko gunean inongo kanping dendarik ez jartzea nahiago genuko.
- Hala ere dendak jarri ezean, haiek INDIBIDUALAK izan daitezela, eta ahalik eta tamaina txikienekoak. Era berean saia zaitezte ekarritako koltxonetak ere indibidualak izan daitezen.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero aipatu leku eskasiaren arazoa konpontzeko bidean izango garela espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.