Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte!
Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, larunbat goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (gehienez 3 minutu). Larun btaeko 22:00ak arte izando duzue epea zuen laburmetraiak aurkezteko, eta originalak eta beste inon ikusi gabekoak izan beharko dira. Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.
Aurkeztutako lanarekin batera “info.txt” izeneko artxibategi bat entregatu beharko da, zeinek ondorengo datuak izango dituen:
<FASTMUGIKORMETRAIAREN IZENBURUA>
Ezizena eta postua:
E-mail:
Lana burututako data eta ordua:
Laburmetraia grabatzeko erabilitako gailua: