Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Tolosa 2015

2010ko Martxoa 19-21

Jarduerak 2010

Counter Strike 1.6

   

    

Plataforma: PC

Bertsioa: Steam 1.6

Lekuak: 16

Formatoa: 5vs5

Kanporaketa: Taldeak & Bracket bikoitzak. Formatoa partehartzaileen kopuruaren arabera alda liteke.

Deskribapena: Mundu osoan ezpairik gabe lehena den jokoa. Jokalariak bost lagunek osatutako taldeetan antolatzen dira eta talde terrorista eta haien aurkako beste talde baten arteko borroka du oinarri. Talde terroristak lehergailu bat leku jakin batean jartzea du helburu, eta kontrako taldea hura galerazten saiatuko da eraso eta defentsa teknika anitzak erabiliz.

 

Lehiaketarako arau bereziak

 

Arduraduna / antolatzailea

1. Sonos

2. Zelkop

Orokorrak

1. Errondak: Guztira 30 erronda egingo dira, 15 T moduan eta 15 CT moduan.

2. Denbora: Minutu bat eta berrogeitabost segundu.

3. Talde hautaketa labanazko erronda baten bitartez egingo da. Irabazleak taldea aukeratuko du .

4. Garaipena: 16 erronda irabazten dituen taldea.

5. Berdinketa: Hala gertatu ezkero 6 erronda gehiago jokatuko dira (3 T eta 3 CT)

    1. Berriz ere berdinduko balute beste sei erronda gehiago jokatuko lirakete arau berdinen menpe.

    2. Berdinketa hausteko partida hauek 10.000$-ekin hasiko dira.

6. Partidan zehar deskonexioa gertatuko balitz:

    1. Zerbitzariaren erorketa (jokalarien deskonexio osoa):

1. Hirugarren erronda hasi bainolehen gertatzen bada, partida berriz hasiko da.

2. Hirugarren errondaren hasiera baino geroago bada momentu hartarainoko emaitza gorde, jokoan zegoen erronda kontutan hartu gabe eta partida berriz hasiko da 1200$-ekin.

    2. Jokalari baten ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota taldeko kapitainak partida pausa dezake errondaren amaieran. Erronda baliagarri kontsideratuko da.

    3. Talde bereko 2 jokalari edo gehiagoren ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota kaltetutako taldearen kapitainak partida pausatu ahal izango dute errondaren amaieran. Erronda horrek EZ du baliorik izango.

    4. Deskonexioa ez balitz ustekabekoa izango, kontrako taldea izango da irabazle forfeit dela eta.

    5. Pausak ez dira inoiz erronda baten erdian egingo, soil soilik erronda baten hasieran edo bukaeran, eta bakarrik kaltetutako taldearen kapitainak egin ahal izango ditu. Eraberean jarri zuen kapitainak berak soilik kendu ahal izango ditu pausak. Kontrako taldekideren batek pausa kenduko balu, zigortua izango litzateke.

7. Halabeharrez, jokalari orok 32 bit-eko kolore sakontasuna erabiliko dute.

 

8. Halabeharrez, jokalari orok ex_interp 0 erabiliko dute , zerbitzariak default jarriko du.

 

Portaera/Bugs

1. Galerazita mapa Bug-ak erabiltzea (adb: map swimming, skywalk, etabar.)

2. Galerazita Script-ak erabiltzea (adb: silentrun, attack+use, centerview script, norecoil script, etabar.)

3. "Boosting" onartzen da (taldekideen gainetik salto egitea), honako kasuetan:

    1. Bug kontsidera daitezkeen tokitara heltzeko ez erabiltzea.

    2. Aurkariak egitura eta mapen gainetik ikusteko ez erabiltzea.

4. Ezin da “soinurik gabe” landatu.

5. Flashbang:

    1. Egituren gainetiko jaurtiketa onartzen da.

    2. Ez onartutako"Flashbug". Normala denaren ezbeste ondorio bat lortzeko"Flash" –a egituren azpitik edota tartetik jaurtitzea.

6. Aipatzen ez den beste edozein bug administratzaileek zuzen joko balute.

7. Jokalariek ezin izango dute taldez aldatu 15 errondak bukatu arte. Egingo balute, partida galtzea suposatuko luke.

8. Administratzaile batek jokalarien konfigurazioa eskatu eta egiazta dezake. Ukatuko baliote partida galduko lukete.

9. Duda edo protesta kasuetan, jokalariei demoak eskatu ahal izango zaizkie, eta ez emateak kanporatuak izatea suposa lezake.

Erreklamazioak/Zigorrak

1. Erreklamazioak behin partida amaitu denean egingo dira.

2. Bug-en kasuan EZ da pausarik egingo eta partida amaieran egingo da erreklamazioa. 3. Bug-ak erabiltzea errondak galdu, eta baita kanporatua izatea ere suposa lezake.

    1. Soinurik gabe landatzea - 3 erronda

    2. Flashbugs - 4 erron

 

Zerbitzariaren konfigurazioa

Erronda denbora: 1:45

Freezetime: 8

Friendly Fire: 1

C4 Timer: 0:35

Pausable: 1

Fadetoblack: 1

Ex_interp: 0.01