2010ko Martxoa 19-21
Jarduerak 2010
Overclocking - 3D Mark 2006
- Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: xiber@gipuzkoaencounter.org. Helbide horrek spam-roboten aurkako babesa du, eta Javascript aktibatua izan behar da ikusteko.
- Izen-abizenak
- Ezizena
- Helbide elektronikoa
- Ekipoaren konfigurazioa
- Pantaila-irudiak
- Probak eta neurketak ekitaldian bertan egin behar dira. Akreditatzeko, webgunean pantaila-atzealde bat jarriko da, eta parte-hartzaileek hori erabili behar dute beren testen emaitzen pantaila-argazkia egiteko. Baldintza hori betetzen ez duten taldeak automatikoki kanporatuko dira lehiatik.
- Hozte-sistema hauek erabil daitezke: aire bidezkoa, likido bidezkoa edo muturreko hozte-sistemak, hala nola nitrogenozkoa, izotz lehorrekoa edo fase-aldaketako sistemak.
- 3DMARK06ko puntuazioa hartuko da zuzenean.
- 3Dmark-en pantailak agertu behar du, azken emaitzak eta xehatuak erakutsiz. Horrez gain, CPUZk FSBko abiadurak erakutsi behar ditu, GPU-Z grafikaren informaziorako eta beste hiru CPU-Z-rekin (CPU, Memoria, plaka basea). 3DMARK06 programaren konfigurazioa defektozko konfigurazioarekin etorri beharko da.
- Hiru emaitzarik onenek irabaziko dute.
Sariak
1. Saria: 150€
2. Saria: 100€
3. Saria: 50€