Overclocking-tailerra
Parte-hartzaileei overclocking-ari buruzko azalpen orokorra emango zaie; jarduera horren oinarrizko ezaugarriak azalduko dira bertan eta, horrez gain, benching saio bat egingo da (hots, probak). Aire edo ur bidezko ohiko hozte-sistemez gain, hizlariek Nitrogeno likidoa eta fase aldaketa sistemak eramango dituzte, beren ekipoei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko. Nahi dutenak gune horretara hurbildu ahal izango dira hizlariak zertan ari diren ikustera, eta hardware eta overclock-ari buruzko duda guztiak ebaztera.
Zalantzak edo iritziak azaldu nahi izanez gero, hizlariak helbide honetako foroetan aurkituko dituzue: www.mod-pc.com.